Gaztetxoei smartphoneen erabilera debekatzeak dituen ondorioak

Gaztetxoei smartphoneen erabilera debekatzeak dituen ondorioak

Guraso garen aldetik erabat ulergarria da zalantza egitea ea gureseme-alabei utziedo debekatu egin beharko geniekeen smartphoneak erabiltzea.

Baina mundua aldatu egin da, eta ikaragarri bizkor aldatzen jarraitzen du, eta horrek errealista izatera behartzen gaitu. Izan ere, gure eguneroko bizimoduan etengabe ari dira sartzen teknologia berriak. Eta hala diote datuek.

Batzuen iritziz kaltegarria da haurrek smartphoneak erabiltzea, baina, egia esan, belaunaldi berriak gero eta bizkorrago ohitzen dira teknologia berrietara. Eta, gainera, haientzat prozesu naturala da.Planetak bizi duen aurrerapenaren parte da.

Ez da fenomeno iragankor bat. Errealitate bat da. Eta "haize kontra" joatea kaltegarria izan daiteke, lehenago edo geroago.

Hori dela eta, gure seme-alabak teknologiarik gabeko mundu batean heztea mundu paralelo, bestelako, batean heztea bezalakoa da. Burbuila batean heztea bezalakoa. Komeni da, beraz, haurrek teknologia berrietan oinarritutako hezkuntza, jasotzea, bai gure aldetik, bai ikastetxeen aldetik.

Erabilera orekatua, hori da kontua. Eta hor,. kontrolatzea ezinbestekoa da. Eguna jolasen edo telebista ikusten ezin dutela eman irakasten diegun moduan, telefonoa une oro ezin dela erabili ere ikasi behar dute.

Hezkuntzaren alorrean, ikastetxeek arazo bat dute kontrol hori gauzatzeko: konfiskatu egiten dituzte mugikorrak. Horrek, produktibitatea eta sormena muga ditzake, eta, horrez gainera, frustrazio handia eragin.

Baina hezkuntza ere asko aldatu da. Teknologia berrietan oinarritutako metodologia berriak sortu dira, haien bidez haurrek gauzak uler ditzaten. Jakin-mina, interesa, arrazonamendua, kontzientzia edo adimena estimulatu egin behar dira, eta, alde horretatik, ikastetxeek nahiz gurasook zeregin garrantzitsua dugu.

Atzean gelditzen garenok, gure seme-alabaren hazkundea oztopatu egingo dugu,eta teknologia berriak bere borondatez erabiltzen hasten denean, prestakuntza-falta nabarmena izango du. Umezurtz digitalak izango dira.

nTeknologia berriak ikasketaren osagarritzat hartu behar ditugu, ez mehatxutzat. Gaur egun, badaude aplikazio eta joko hezigarriak, era guztietako trebetasunen garapena sustatzeko, hala nola hizkuntzak eta eskulanak. Gainera, familian arituz gero, familiarekiko loturak estutu egiten dira.

Laburbilduz, oreka da kontua.