Zortzi eta hamar urte bitarteko neska-mutikoentzako bost aplikaziorik onenak

Zortzi eta hamar urte bitarteko neska-mutikoentzako bost aplikaziorik onenak

Smartphonea nola erabili behar duten irakatsi behar diegula gure seme-alabei, behin eta berriro ari gara horren garrantzia azpimarratzen. Izugarrizko aukera dago aplikazioen munduan. Bost onenak hautatu ditugu guk.

1. Duolingo

Ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa edo katalana ikasteko aplikaziorik onenetako bat. 50 milioi deskargatik gora ditu, eta doakoa eta intuitiboa da. Modulutan banatuta daude ikastaroak , non gramatika-, entzumen-eta itzulpen-ariketak egin behar diren, besteak beste. Modulu bakoitza amaitzean, azterketa bat egin behar da hurrengo mailara igotzeko.

Bi ezaugarri hauengatik da interesgarria Duolingo aplikazioa: batetik, egindako akatsen zuzenketak ikusteko eta, horrenbestez, haietatik ikasteko aukera ematen duelako; bestetik, gure helburuen arabera antola ditzakegu ikastaroak, eta gure aurrerapenaren martxa erakusten digu.

Android, iOS, Windows Phone eta webgunerako eskuragarri.

2. Khan Academy

Irabazi-asmorik gabeko aplikazioa hori erabiliz, zenbait gai ikas daitezke, batez ere matematika, fisika, kimika eta historia. Lau mila bideotik gora erabiltzen ditu horretarako, eta 100.000 ariketa interaktibotik gora. Haurrentzako eta helduentzako da aplikazio hori. Gainera, gure seme-alaben aurrerapenen berri jakiteko, mezu elektronikoak bidaltzen dizkigu. Haurrentzako eta helduentzako da aplikazio hori. Gainera, gure seme-alaben aurrerapenen berri jakiteko, mezu elektronikoak bidaltzen dizkigu.

Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri. WEBgunerako bertsioa ere badu. Ariketak sinkronizatu egin daitezke, eta utzitako une hartantxe berreskuratu, bai smartphonearen bai webgunearen bidez.

3. Lightbot: Code Hour

Teknologia etengabe berritzen ari den honetan, funtsezkoa da, etorkizunerako, programazio-hizkuntza menderatzea. Gazteak mundu horretan murgiltzeko aplikazio bat dugu Lightbot; zenbait jokoren bidez irakasten du programazioaren logika.

Hogei maila ditu doako bertsioak; ordainpekoak, berriz, 50. Puzzleak osatu behar dituzte haurrek, harik eta robot txiki batek bonbilla pizten duen arte. Jarraibide logikoak eman behar zaizkio robotari.

Mundu horretan barneratzen gaituzten aplikazio ugari daude, eta horietako bat dugu Lightbot. Milioi-erdi deskarga ditu. Beste gomendio bat: Code.org. Ez da aplikazio bat, web-plataforma bat baizik. Zenbait joko eta gida ditu, programazioari ekiteko lagungarri guztiak ere.

iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri.

4. TCApp

Maiz ohartarazten gaituzte hedabideek geroz eta gazte gehiagok dituztela asalduak beren elikadura-ohituretan. Anorexiaren, bulimiaren eta beste elikadura-asaldu batzuen tratamendurako laguntza-aplikazio bat da TCApp, zeinaren bidez bere terapeuta edo medikuarekin etengabe jardun daitekeen harremanetan. Aholkulari medikoak eta nutrizioko adituak ditu, eta 20 ospitale baino gehiagotan probatua dute dagoeneko.

Funtzionamendu erraza du: bere aldartearen eta emozioen berri ematen du pazienteak, aplikaziotik, eta bere elikadura-ohiturei buruzko informazioa bidaltzen. Berehalakoan jasotzen du medikuak informazio hori; honenbestez, pazientearen jarraipen zehatza egin dezake, eta arrisku-egoerak detektatu.

Medikuaren aginduz bakarrik erabil daiteke aplikazio hori. Medikuak eman behar dio alta sisteman pazienteari, eta aplikazioa agindu. Hartara, doan deskargatzen du aplikazioa pazienteak.

Seme-alabek elikadura-arazorik baldin badute, oso lagungarria izan daiteke TCApp aplikazioa.

5. Kindle

Azkenik, berariaz haurrentzako garatua ez den baina aukera ugari eskaintzen dizkien aplikazio batez hitz egingo dugu: Kindleren aplikazioaz.

Asko laguntzen digute liburuek ikaste-prozesuan. Aberastu egiten dute gure nortasuna, eta kulturaz hornitzen gaituzte. Liburu digitalen katalogo zabala du Kindlek, bai helduentzat bai gazteentzat; irakurketa sustatzen duen aplikazioa dugu, beraz.

Aplikazio hori erabilita, edozein smartphonerekin konekta dezakegu liburu-irakurgailua, eta nonahi eta noiznahi irakurri liburuak.

Gurasoen kontrolak ere baditu, beren adin-tarterako egokiak diren katalogoetara bakarrik sar daitezen neska-mutikoak.

Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.