Hemen da YouTube Gaming

Hemen da YouTube Gaming

Geroz eta neska-mutiko gehiago dira youteberren jarraitzaile. Erreferentziatzat dauzkate. Jokoei buruz mintzatu ohi dira Espainian harpidedun gehien dituzten youtuberrak: mailak nola gainditu irakasten dute, zer taktika erabili, edo zein diren gamingaren alorreko azken nobedadeak.

Orain arte, YouTubeko plataformara sartzen ziren neska-mutikoak, hau da, jokoei buruzko bideoak kirol-, osasun, musika- edo informazio-alorrekoen ondoan egon ohi ziren lekura. Hemendik aurrera, ordea, beren plataforma propioa izango dute jokoek.

Duela urtebete merkaturatu zuten Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, eta orain iritsi da Espainiara ikus-entzunezko plataforma horren azken berrikuntza: YouTube Gaming.

25.000 jokotik gora ditu palataforma berriak bere datu-basean, eta munduko jokalaririk onenen partidak zuzenean ikusteko aukera eskaintzen du, zenbait kameraren bidez eta 360 graduko irudiak emanez. Horrez gain, gidak ikus daitezke, azken nobedadeak jaso eta beste kanal batzuetako harpidedun egin. Beren bideoak igotzeko aukera ere badute erabiltzaileek.

Webgunetik eta iOS zein Androideko aplikazioetatik sar daiteke, eta botoi bat sakatze hutsarekin graba daiteke pantaila.

Arrakasta handia ari dira izaten jokoak, eGame deritzenak. Espainian, 14 milioi erabiltzailetik gora dituzte, eta are gehiago hedatuko da haien erabilera YouTube Gaming-i esker.