Kodearen ordua da

Kodearen ordua da

Abenduaren 5etik 11ra, garrantzi berezia izango du programazioak, Kodearen ordua ospatuko baita mundu osoan. Programazioaren alorrerako hastapeneko hezkuntza-ekimen bat delako ordua.

Irabazi-asmorik gabeko Code.org erakunde publikoa dugu ekimen horren bultzatzaile nagusia. Ekimenaren xede nagusia, berriz, hau da: Konputazio Zientziak sustatzea ikastetxeetan. Aliatu bikainak ditu Kodearen orduak; besteak beste, Microsoft, Amazon eta Apple, puntako beste zenbait enpresaren artean.

Hitzordu hori dela eta, doako trebakuntza-lantegiak antolatu dira bost bat herrialdetan, Scratch, Lighbot eta Tynker programak erabiliz./p>

Googlek egin du prozesu hori jende gazteari hurbiltzeko azken ekarpena: Stanfordeko Unibertsitatearekin eta Ideo diseinu-enpresarekin elkarlanean, Project Bloks jokoa plazaratu du. Kodea egitate fisiko bihurtzen du jokoak, eta haren jolastera bultzatzen ditu haurrak.

Hezkuntza-arloko iraultza mundu osoan

Etorkizunari estu loturik dago programazio-hizkuntza: Europako Batzordearen kalkuluen arabera, gutxi asko 900.000 lanpostu sortuko dira Europako teknologia-alorrean 2020rako.

Horren garrantziaz oharturik, geroz eta herrialde gehiago ari dira arduratzen teknologiari eta programazioari buruzko prestakuntzaz. Erresuma Batuak, adibidez, Rapsberry eta Pi miniordeganailuak banatu zizkien 11 eta 12 urteko ikasleei; BBC, berriz, antzeko gailuen beste milioi bat ale banatzekotan da.

Hezkuntza-arlora ere iritsia da jada iraultza hori, eta zenbait herrialdek ekin diote programazioa bultzatzeari beren heziketa- eta lanbide-curriculumean. Estatu Batuak, Frantzia, Estonia eta Erresuma Batua, besteak beste, ditugu horretan aitzindari.

Eta Euskadin, zer?

Euskadin ere ugaltzen ari dira irakaskuntzan programazioa sustatzen duten ekimenak. Hor dugu, adibidez, CampTecnológico, hezkuntza-proiektu aitzindaria, zeinak teknologia-alorreko hainbat jarduera eskaintzen dituen; edo Gazztek, zeinak aukera ematen baitie gazteei programazioaren bidez beren proiektu zientifiko eta teknikoak gara ditzaten.