Bizi diren ingurunean hazten ikasi behar dute umeek

Edurne Donlo .- Psikologoa

Ikuspegi profesional batetik aztertu du Edurne Donlo Cervera psikologo donostiarrak nola erabiltzen dituzten smartphoneak adingabeek.

Ume izatetik heldu izatera aldatzera dira gure seme-alabak. Heldutasun-adierazle bat da hori haientzat, beren bizitza pertsonalean askatasun handiagoa izatea baitakar.

Geroz eta telefono mugikor gehiago dute inguruan adingabeek; hori dela eta, jaitsi egin da, lau urteko epean, smartphoneak erabiltzen hasteko adina: 2012an, 13 urte zituztela hasten ziren, batez beste; egun, 10 urte dituztela.

Guraso askok izan ohi dute zalantza hori, alegia, adin horretako seme-alabei utzi behar zaien ala ez mugikorrak erabiltzen. Edurne Donloren iritziz, teknologia berriez inguratuta bizi direnez umeak, "ingurune horretan hazten erakutsi behar diegu gurasook".

Donloren ustean, "kontrolpean erabiltzen" uztea da gakoa, balioen gaineko heziketaren eta seme-alaben eta gurasoen arteko elkarrizketaren bidez. Nola, ordea?

Egiazki, ordea, ez da horrela, mugikorraren erabilera pertsona helduren batek kontrolatu behar baitu, hasieran batez ere.

Donlok dioenez, lan egiteko eta gaitasun batzuk eskuratzeko lagungarri izan daiteke mugikorra behar bezala erabiltzea

Programatzen ikasteko

Eta musika konposatzeko, besteak beste

Jarduera horiek eguneroko bizimoduan positiboki txertatzea eta normaltasunez egitea, horretan datza gakoa.

Telefonoa arduraz erabiltzen irakastea seme-alabei, horra gurasoen eginkizunetako beste bat. Donloren ustez, gastua kudeatzen ikasi egin behar dute seme-alabek: “Gastua murritz dezakete gurasoek, baina konponbide hobea da beste hau: seme-alabek ikastea gastuaz arduratzen”, dio.

Dena den, “gurasoek etsenplu ematea da garrantzizkoena”, Edurne Donloren iritzian.

Lehen hitzarmena ekimenari zer deritzon galdetuta, bazegoela horrelako zerbaiten premia erantzun digu Edurne Donlok:

Guraso asko kezkatzen dituen gaia da, eta hitz egin beharra zegoen horretaz.