
Nik, , kontratu honen bidez, onartu egiten ditut baldintza orokor hauek:
- Maite ditudanengandik hurbil egoteko balio du mugikor honek. Etxetik deitzen badidate, segituan erantzungo dut.
- Ez dut mahaian edukiko otorduetan.
- Adimena garatzen lagunduko dit.
- Ez dut erabiliko txorakeriak egiteko; adibidez, inori iseka egiteko.
- Ez dut esango edo idatziko inori aurrez aurre esango ez niokeen ezer.
- Ez diot mugikorrari begiratuko jendearekin hizketan ari naizela. Begietara begiratuko diot jendeari.
- Mugikorraren bidez lagunak bilatzeak ez nau urrunduko egiazko lagunetatik.
- Hirukoitzak, aurkikuntzak, musuak..., mugikorra itzalita dagoela egingo edo emango ditut.
- Ez diot argazkirik aterako parean jartzen zaidan guztiari. Oroitzapen onak ez dira inoiz ezabatzen.
- Isildu egingo dut mugikorra eskolako lanak egin behar ditudanean, bai eta ohera joaten naizenean ere.
- Niganako konfiantzaren adierazle da. Ondo aprobetxatuko dut.
- Azkar ikasiko dut harekin bizitzen, baina ez dut ahaztuko nola bizi hura gabe.
-(e)n, -ko -ren -(e)an
Zailena ez da mugikorra erostea. Horregatik, laguntza txiki bat eskaintzen dizugu erabaki handi baterako.
-
Pertsonaliza ezazu
Idatzi zure izena eta pertsonalizatu hitzarmena. Erantsi garrantzizkoak iruditzen zaizkizun klausula guztiak.
-
Inprima ezazu
Pertsonalizatu zure hitzarmena, eta, amaitutakoan, inprimatu eta erakutsi lagunei eta senideei.
-
Parteka ezazu
Partekatu nahi al duzu zure hitzarmena senide eta lagunekin? Pertsonalizatzen duzunean, nahi duzunari bidal diezaiokezu.
Telefono mugikorra, aukeraz betetako mundu baterako ate irekia. Hura erabiltzeko arau batzuk ezarri behar dizkiegu gure neska-mutikoei. Zein ote da lehenbiziko mugikorra eskuratzeko adin egokia?